XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ABANGOARDIEN ARTE.

XIX. mendearen azken 20-30 urteetan, gaur egun arte bizirik iraun duten egoera, progresio eta ideia berriak sortzen dira, batzuetan elkarren artean lotura dutenak eta beste batzuetan eztabaida sortzeko erreakzio gisa sortutakoak.

Abangoardiek askatasun printzipioa izan dute oinarrian, eta zientziaren aurkikuntza eta asmakizun berrietan edo gizartearen errealitate edo nahietan oinarri hartuta, izpirituaren eragiketa bereziak aurkitu nahi izan dituzte, era horretan gure garaiotako egoera gatazkatsua islatzeko.

Zentzu horretan, lehen abangoardia 1874an sortu zen Inpresionismoaren aldeko taldea Parisen eratu zenean (Societé Anonyme).

Independienteen Aretoko Courbetek eta Manetek egin zizkioten kritikek sorkuntza aldi bati eman zioten hasiera, eta bertan errealitatea, kolorea eta argiaren efektu disolbagarriekin saioak eginez, formaren zuzentzeari ekiten zaio.

Abangoardiaren ekarpena guztiz garrantzitsua izan zen artearen bilakaeran, errealitate ikusgarriaren, eta objektu ezagunaren edo izendatuaren erabateko galera ekarri baitzuen.

Inpresionisten artean, Seuraten sistematizazioak Cézanneren ordenadak sorrarazi zituen, eta honek zuzenean Kubismoan izan zuen eragina, eta Kubismoak, aldi berean Abstrakzio geometrikoan.

Inpresionismoaren beste higikundea Van Gogh-en jeinutasun disidenteak sortu zuen, alde batetik drama esistentziala pinturara eraman zuelako eta bestetik, Nabis taldetik eta Fauvismotik igarota, sumindura espresionista figuratibora, Dadaismora, Surrealismora eta Espresionismo abstraktura iritsi zelako.

1960-1970. urteetan, aipaturiko bi joeren garapen gisa, abangoardia espekulatibo berriak azaltzen dira: Figurazio berria, pop artea, Neosurrealismoa, Hiperrealismoa eta errealismo kritiko soziala, alde batetik, eta, Abstrakzio berria, Op artea, Minimal artea, arte zinetikoa, eta computer artea bestetik.

Eta azken joeretan, ingurugiro artea, arte kontzeptuala, land artea, process artea, eta happening artea ditugu.

Zerrenda luzea da eta funtsean hiru higikunde hartu behar dira kontutan: Konstruktibismoa, Informalismoa eta Populismoa: lehena ordena geometrikoari dagokiona; bigarrena materiaren miaketari eta hirugarrena gizarte arazoen azalpenari.

Higikunde multzo handi horrek indarrean dihardu, Dada-ren ukapenak eta bere ondorio surrealistak irauten duen bezala.

Abangoardia zaleek nazioarteko taldeen aldizkarietan sortzen ziren azalpenak erabili zituzten beren lanak sortzeko.

Honako hauek aipa genitzake:

Espainian: 391, Tableros, Ultra, Reflector.

Frantzian: La vie des lettres et des arts, L'Esprit Nouveau, Les feuilles libres, Orbes, L'Oeuf dur, Cercle et Carré, Le bulletin de L'Effort moderne, Le Mouvement accéleré, Manomètre, Le Surréalisme A.S.D.L.R., Minotaure, Bizarre, Littérature, Proverbeeta Z.

Alemanian: Blaue Reiter, Ventilateur, Merz, Der Sturm, G, Die Aktion, Bauhaus.

Holandan: De Stijl,